"Agur esan diogu 2014 urteari. NOAUA! guztiak bildu eta 2014ko tapa eta aurkibidearekin koadernatzeko garaia da". Hala da. 2014ko NOAUA! astekariekin bilduma osatzeko garaia heldu da. 557-598 zenbakiak biltzeko tapak eta aurkibideak prest ditugu jada. Nahi duzuenean jasotzera pasa. NOAUA!ko bazkideok doan eskuratu ahalko dituzue, kultur elkarteko egoitzara etorrita. Bazkide ez direnek, 3 euro ordaindu beharko dituzte tapa edo azalarengatik eta 1,20 euro aurkibidearen truke. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendan egin dezakezue. Koadernatze lanengatik bai, bazkide direnek eta ez direnek berdin ordaindu beharko dute.
NOAUA!ren egutegi gehiago, egoitzan
Denok estreinatu dugu jada 2015a. Gogoan izan, ze egunetan bizi garen jakiteko eskura duzuela, eguberri aurretik azken astekariarekin batera banaturiko aurtengo egutegia. Jaso ez baduzue, edo ale gehiago behar izanez gero, etorri NOAUA!ko egoitzara eta eskatu.