2015erako udal aurrekontuak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 29a, 12:12

Alegazioak aurkezteko epean, inolako erreklamaziorik egon ez denez, behin betiko onartu dira 2015erako Usurbilgo udal aurrekontuak. Erabakia, astelehenean, urtarrilaren 26an argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Honela dio: "2015. ekitaldiari dagokion Aurrekontu Orokorraren jendaurreko erakusketaren legezko epea amaitu delarik eta inolako erreklamazio edo oharrik egin ez denez, aipaturiko Aurrekontua behin betirako onestua gera­tzen da". Guztira, 10.482.469,89 eurokoa. Modu honetan laburbildua:

Sarreren egoera
-Zuzeneko zergak: 2.854.100.
-Zeharkako zergak: 470.754,08.
-Tasak eta bestelako sarrerak: 1.970.494,68.
-Transferentzia arruntak: 4.588.302,13.
-Ondarezko sarrerak: 14.700.
-Inbertsio errealak besterenganatzea: 582.119.
-Kapital transferentziak: 2.000.
Guztira: 10.482.469,89.

Gastuen egoera
-Pertsonal gastuak: 3.752.155,05.
-Ondasun arrunten erosketak: 4.460.309.03.
-Finantza gastuak: 30.000.
-Transferentzia arruntak: 860.706.
-Inbertsio errealak: 919.713.
-Kapital transferentziak: 124.586,81.
-Pasibo finantzarioak: 335.000.
Guztira: 10.482.469,89.

Igoera txikia, iaztik
Ia 10,5 milioi euro ditu Udalak, 2015eko ekitaldiko egitasmoetara bideratzeko. Iaz baino 122.000 euro gehiago (%1,8 gehiago). Halere, goranzko joera honek, udal gobernu taldearen arabera, ez du hurrengo urteetan igoera nabarmenik egongo denik esan nahi. "Aurrekontuak bere horretan mantentzeko aurreikuspena dugu". Hauek azken urteotan onartu diren udal aurrekontuak;
2.011: 13.903.890€
2.012: 10.982.729€
2.013: 10.033.478€
2.014: 10.360.521€



Sarrera nagusiak
-Zerga eta tasetan igoerarik ez.
-Zeharkako zergak: eraikuntza eta obretako zergetan (Ugartondon eraikiko diren 96 etxebizitzengatik): 470.000€.
-Foru Aldundiaren fondoa: %3,35eko igoera.

Gastuak
-Pertsonal gastua:
Aurrekontuaren %35,8.
Udal langileen soldatetan igoerarik ez.

-Herri eragileentzako diru-laguntzak mantendu edo igoko dira:
Kultura: 80.000€.
Euskara ikasleak: 16.000€.
Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiten dutenentzat; 1.700€.
Kirol egitasmoak: 45.000€.
Ongizateko laguntzak 37.500€.
Nekazaritza: 10.000€.
Ingurumena: 10.000€.

-Gizartegintza: 
Etxez etxeko zerbitzua: 84.000€.
Eguneko Zentroa: 175.000€.
Familia eskuhartzeak: 63.000€.
Adineko herritarrentzako programak: 16.000€.
Osasun plana: 12.000€.
Buruko gaixotasunak dituztenekin eskuhartzea: 12.000€.
Gizarte larrialdietan daudenentzako dirulaguntzak: 70.000€.
Garapen bidean dauden herrientzat: 79.000€.

-Inbertsio nagusiak
-Plan Orokorraren erredakzioa: 125.000€.
-Tokiko Garapena: 118.000€.

-Eraginkortasun energetikorako inbertsioak: 50.000€
-Belmonte kaleko konponketak: 34.000€
-Askatasuna plazako haurrentzako jokoak: 75.000€
-Komun publikoak: 48.000€
-Bidegorrien sarea: 20.000€
-Aginagako herri bidea: 60.000€
-Ariztitxoko frontisa: 32.000€
-Kiroldegiko aireztapen eta konponketa ezberdinak: 88.500€
-Bulderra: 20.000
-Zabaleako bidea eusten duen horma: 28.700€