Aste hasieran berri eman genizuen moduan, Usurbil Kirol Elkarteko jubenil neskak, jubenil mutilak eta kadete neskak Gipuzkoako txapeldun ditugu. Kadete mutilak txapeldunorde. Asteburuan, Euskal Ligarako igoera jokatuko dute lau taldeok. "Talde bakoitzak beste hiruna aurkari izango ditu. Sektore bakoitzeko lehen biak, Euskal Ligara igoko dira eta Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera izango dute bertan", Usurbil Kirol Elkartetik aditzera eman dutenez.
Sektoreok usurbildarrek non eta noiz jokatuko dituzten, eta noren aurka, segidan:
Kadete neskak, Ermuan:
Urtarrilak 30, ostirala: 18:00 Ereintza-Usurbil.
Urtarrilak 31, larunbata: 19:00 Usurbil-Errotabarri
Otsailak 1, igandea: 10:00 San Adrian-Usurbil
Kadete mutilak, ostiralean eta larunbatean Egian, igandean Bidebietan:
Urtarrilak 30, ostirala: 20:00 Usurbil-Egia
Urtarrilak 31, larunbata: 16:45 Usurbil-Basauri
Otsailak 1, igandea: 10:00 Legazpia-Usurbil
Jubenil neskak, Irunen (ostiralean eta larunbatean, Artaleku Kiroldegian. Igandean, Uranzu frontoian):
Urtarrilak 30, ostirala: 19:30 Usurbil-Muskiz.
Urtarrilak 31, larunbata: 18:00 Usurbil-Aloña Mendi
Otsailak 1, igandea: 10:00 Leizaran-Usurbil
Jubenil mutilak, Urdulizen:
Urtarrilak 30, ostirala: 19:30 Usurbil-Urduliz
Urtarrilak 31, larunbata: 17:15 Ereintza-Usurbil
Otsailak 1, igandea: 10:30 Usurbil-Aloña Mendi