Zubietako zubia itxita

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 30a, 19:31

Oriak Zubieta paretik zuen itxura arratsaldeko azken orduan. Indartsu eta ur emari handiarekin zetorren errioa Lasarte aldetik. Aliri zubi inguruan bere ohiko bidetik atera da, nahiz oraindik ez duen kalte handirik eragin. Iluntzean jakin dugunez, zubia itxi dute jada. Zubietara heltzeko beraz, Lasartetik edo Santueneko zubia zeharkatuta joan beharko da. Ez du atertzen, datozen orduotan egoera okertu liteke. Euriteengatik alerta laranjan jarraituko dugu, larunbat eguerdira arte.