Batzarreko kontuak argituta, Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketak otsailean

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 30a, 13:30

Urteko batzar nagusia ospatu dute arratsaldean Gure Pakea Elkarteko kideek. Iazko balantzea egin edota datorren 2015 honetarako ekintza berriak proposatzekoak ziren. Zuzendaritza batzordea ere berritzekoak ziren. Iruditan duzue, urteko batzar nagusia hasi duten unea.

Gure Pakeako bazkideak lehian, otsailean
Urteko batzarra egin ostean, bazkideen arteko txapelketetan lehiatzeko aukera izango dute Gure Pakea Elkarteko bazkideek. Ekimenotan parte hartu nahi dutenek, otsailaren 6ra arteko epea dute izen emateko. 
Hemen duzue, 2015eko mahai joko eta mugimenduko txapelketen egutegia:
Otsailaren 9an, astelehena: punttuan.
Otsailaren 10ean, asteartea: tutean.
Otsailaren 11n, asteazkena: musean.
Otsailaren 12an, osteguna: Igel eta Toka jokoak. Ondoren, sari banaketa eta askaria parte hartzaile guztiekin.
Txapelketak hasteko ordua: 16:00.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.