Bi hilabete bete dituen dendaren irekiera eguna nola oroitzen duzue orain?
Gattunk denda: Eromena izan zen. Bi egun aurretik erropa serigrafiatik jasotzeke ginen, ez genekien ze kopuru etorriko zen, dendan nola jarriko genuen gutxiago. Eta hori bakarrik ez, bezperan Kilometroak ekimenaren aurkezpena genuen eta ikuskizun hartarako erropa behar zen. Goizeko 3:30etan bukatu genuen denda atontzen. Irekiera egunean, bospasei pertsona aritu ginen arropa saltzen, etenik gabe. Oso harrera ona izan zuen, Erle Egunarekin tokatu zen eta oso gustura aritu ginen.
Denda inauguratu berritan, nola hartu zuten herritarrek?
Jendeak jada bezperako Kiroldegiko aurkezpen ikuskizunetik arropa fitxatua zuela etorri zen. Usurbildar asko etorri da, 8-12 urte arteko neskak bereziki. Jertse zehatz baten bila etorri dira. Herriko jendea bakarrik ez, badira kanpotik propio dendara arropa erostera etorritakoak ere; Mutrikutik, Zumaiatik, Hernanitik, Lasartetik, Tolosatik... Edota Oriotik dezente, Kilometroak ospatu berria dutenez, oso mentalizatuak daude. Gero badira, urtero, Kilometroen aldeko dendetan, gabonetarako gastua egiten dutenak. Non den Kilometroak, hara joaten dira erosketak egitera. Oso arropa polita dago, eta hori bezeroek asko aipatzen digute. Ez da betidanik ezagutu izan dugun Kilometroetako arropa.
Lokalari buruz, zer diote bezeroek?
Harrituta geratu dira. Argi–tsua da, erakusleiho ederra du, eta horrek salmentan asko laguntzen du. Lanparak eman dion ukitua, alfronbra handiak goxotasuna ematen dio, denda erdiko egurrezko mahaia... Badira asko gustatu diren detaileak. Lan handia egin da. Orduak sartu dituzte, margolari, igeltsero, argiketariek... Jende askok parte hartu du eta gure–tzat lagungarria izan da.
Zerk gehiago lagundu du hainbeste jende erakartzen?
Eta arropa bera. Erakusleihoan jantzi horiek jarrita ikusteak. Erakuslehioa ere sarritan aldatu da eta horrek ere asko esan nahi du. Jendeak pasaeran beti erakusleihora begiratzen du. Gai honetan, asko lagundu digu ikastolako ama batek, Yolanda Riverak; dendan gauzak nola jarri, erakusleihoa txukuntzen, arropa kanpora saltzera ateratzen direnean mahaiak eta arropa nola jarri… Hor ere laguntza handia izan dugu.
“Dendak harremanetan jartzeko balio izan digu”
Langileen artean ondo antolatu zarete?
Gattunk denda: Gutxi gora behera denok elkar ezagutzen ginen. Dendakoak harremanetan jartzeko balio izan digu. Horren lekuko, afari bat egin genuen aurreko astean. Whatssap-ean ere taldea sortu dugu. Bide batez, galdetu izan digutenez, azpimarratu nahi dugu boluntarioak garela. Ez dugu soldatarik. Muxutruk ari gara lanean. Bestalde, guretzat oso garrantzitsua zen baita arropa ezagutzea. Dendan zaude eta jakin nahi duzu ze eskaini behar diozun datorrenar, ze aukera dugun. Guk ere ikasi behar izan genuen hasieran, zer eskaini jakiteko. Orain adituak egin gara.
Nola osatu dituzue lan txandak?
Guztira 16 lagun gara eta 2 arduradun. 2 pertsonako 8 talde osatu ditugu. 4 talde goizez aritzen dira lanean, eta beste 4 arratsaldez. Talde bakoitzak hilean astebetez lan egin behar du goizez edo arratsaldez. Hori teorian. Abendua salbuespena izan da, taldeak indartu behar izan genituen eta ordu gehiago sartu dira. Une puntuala izan zen hori. Gabonak pasata, orain bi langilerekin oso lasai gabil–tza. Lasaiago lan egin, eta denda txukuntzeko denbora gehiago izaten dugu. Beste herrietako esperientziak ezagututa, martxotik aurrera, salmentak berriz igoko direla espero dugu. Iraila aldera, Kilometroak gerturatu ahala baita. Beste herrietako emaitzak eta joerak errepikatzen ari gara.
Denda ibiltaria ere hor da, herriz herri arropa saltzera doazenak. Nola antolatu zarete eurekin?
14 irteera izan dira abenduan. Arropa asko izatea ekarri du horrek. Biltegia badugu baina ikastolan. Bueltaka ibili behar. Egun batzuetan, 3-4 aldiz gauza baten bila. Dendan ezin da nahi adina arropa izan, arropa hori irteeretarako ere utzi behar dugu eta. Dendara ekartzen badugu, biltegian ez dago. Oreka nola lortu? Ahal den kopuru juxtuena ekarri behar izan dugu. Arazoa hor zegoen, baina moldatu gara.
“Oso udaberri koloretsua izango dela aurreratu dezakegu”
Gabonetako kanpaina oparitarako baliatuko zuten askok. Zer mugimendu egon da dendan?
Abenduan, gure aurreikuspenak askogatik gainditu dira. Asko saldu da. Dendan lau boluntario egotea aurreikusten genuen, eta azkenean sei egon dira goiz eta arratsalde, lanean. Gabonetako oporraldian, jendea dendara sartu eta atera ibili zen, etenik gabe. Dendan ez ginen inoiz bakarrik geratzen. Denborarik ez genuen, ezta txukuntze lanetarako ere.
Oraintxe bertan dendara hurbil–tzen denak, zer aurkituko du?
Irekiera egunean zeuden produktu berak ditugu, denetarik, baina neurri batzuk mugatuta, jada udaberriko arropa eska–tzen ari gara eta. Horregatik, orain arteko arropa gehiegi ere ezin dugu ekarri. Martxorako arropa berriarekin hasi nahi dugu lanean. Martxotik aurrera, udaberriko kanpaina.
Udaberriko kanpainak zer ekarriko du?
Oso kolore biziak eta alaiak izango dira. Gainera, saiatuko gara egon diren hutsune ba–tzuk betetzen.
Joan ez denari, gonbidatu Ga–ttunk dendara...
Etorri dadila, oso leku polita da. Martxoko lehen astean, produktu berriak. Datorrena, oso udaberri koloretsua izango dela aurreratu dezakegu.