1. nazionaleko eskubaloi taldearen neurketa, doan ikusteko aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 31a, 10:00

Barrurako giroa dugu larunbat honetan. Dakizuenez, azken orduotako denboralearen ondorioz, asteburuko Eskola Kiroleko ekintzak bertan behera geratu dira. Tartean, Eskola Kirolean dabiltzan eskubaloi taldeen hitzorduak. Usurbil Kirol Elkartetik atzo ohartarazi zigutenez, “kadete/jubenilen sektoreak eta seniorren partidak bakarrik jokatuko dira”. Besteak beste, senior mutilen 1. nazional mailako taldearen norgehiagoka. Usurbil Kirol Elkarteak, azken orduan zera erabaki du; nazional mailako taldearen partida ikusteko sarrerak doan jartzea.

Larunbat iluntze honetan, 19:30etan izango da neurketa. Usurbildarrek, Somos Eibar taldea hartuko dute Oiardo Kiroldegian. Aurretik, Usurbil Kirol Elkarteko beste bi senior taldeen neurketa ikusteko aukera:

16:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Leizaran Ernio Inmobiliaria

17:30 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz B

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar