Errio ertzetik gertuen zeuden erriberak, denboraleko beste kaltetuak

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 31a, 10:30

Errioko ur maila jaitsi den arren, goizean kabitu ezinik zebilen. Bidetik aterata, Zubieta, Usurbil eta Aginaga inguruetan. Oria ertzetik gertu zeuden erriberetan bereziki. Santuenetik Txokoalderako erriberen eremu bat, aipatu moduan erriotik gertuen zegoen zonaldea, urpean zen oraindik goizean, Aginaga alderantz, errepidetik ikus zitekeenez. Errepidea aipatuta, N-634 bustita zen larunbat goiz honetan, baina autoa gidatzea ez zen atzo bezain arriskutsua. Ez zen atzoko ur putzu ezta menditik jaitsitako "ur jauzirik". Pixkanaka, errioa eta gertuen dauden zonaldeak bere onera datoz. Begi bistakoak dira, azken denboraleak utzitako arrastoak. Txokoaldeko erriberetan bereziki: