Badator, kantu zaleak herri erdigunea girotzeko urteko lehen hitzordua; larunbat honetan bertan, urtarrilaren 31n, urteko lehen kantu-jira, iluntzeko 19:00etan hasita eta Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Aurreko asteko etenaldiaren ostean, astearte honetan berriz ere ohiko jardunari heldu diote Usurbilgo Kantu Taldeko kideek. Entsegu saiorako bildu ziren Udarregi Ikastolako kantu gelan. Hurrengo saioa, otsailaren 3an, leku berean, 18:30-19:30 artean. Abendura arte luzatuko den ikastaroan parte hartu nahi duzuenok, entsegu saiora agertu eta apuntatu. Urte osoko saioetarako prezioa; 10 euro.
Urtarrilak 31, larunbata
19:00 Kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Otsailak 3, asteartea
18:30-19:30 Kantu Taldekoen ikastaroa, Udarregi Ikastolako kantu gelan.