"Freddy Igeldegi", haurrentzako zinea euskaraz 17:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 1a, 09:33

Negu parte honetarako haurrentzako zinea programatu du Usurbilgo Udalak; euskaraz noski. Proiekzioak hilabeteko lehen igandetan izaten dira. Datorren hitzordua, igande honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan, "Freddy Igeldegi". Sarrerak egunean bertan salgai 3 eurotan, Sutegin.

"Freddy Igeldegi" filmak, txikia izanik inguruko jende guztia handia dirudien mundu bat deskribatzen du. Bullyinga eragoztearen garrantzia erakusten du. Baina batez ere, kementsuki arazoei eta jendeari aurre egitearen beharrari buruz hitz egiten duen filma da. Ez da erraza txikientzat helduekin bizitzea, 10 urteko Victor eta bere lagunentzat adibidez. Euren mundua heldu serioz josita dago eta gainera Freddy Igeldegi, herriko 'harroputzari' aurre egin behar diote. Egun batean zirkua herrira iristen da eta zuzendariak "Kanoi Erregeak" bere azken emanaldia eskainiko duela iragartzen du eta herritar guztiak lehiaketa batean "talentu berezia" erakustera gonbidatzen ditu.

'Saltxitxak' truku on asko dakizkienez, Victorrek bere izena ematen du zirkoan antzezteko aukera ez galtzeko.
Zoritxarrez Victor, herriko 'harroputz' itsusia den Freddy Igeldegiren helburu bihurtzen da, berak ere saria lortu nahi du eta. Freddyk truku bihozgabeak erabili behar baditu Victor eta bere txakurra gainetik kentzeko, erabili egingo ditu. Baina Victor eta bere lagunek Freddyren plan maltzurra gelditzeko gai izango ote dira? Zirkuan antzezteko aukera izango ote dute? Victor eta lagunak Freddy baino bizkorragoak izango dira eta Freddyk haurrek berari aurre egin diezaioketela ikasiko du. Noski, Victor eta 'Saltxitxaren' emanaldia arrakasta handia da baina Freddy bazter batean begira dago".