Masaildun Tipi-Tapa, igande goiz honetan

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 1a, 09:50

Hurbilago Elkarteak eta tabernek prest dute datorren Tipi-Tapako menua; era desberdinetara prestaturiko masailak edo “karrillerak” dastatzeko aukera izango dugu otsailaren lehenengo egun honetan. Ohi bezala, Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun, Txiriboga, Txirristra eta Xarma tabernetan. Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zazpi zigiluak lortu ostean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren zozketan parte hartzeko aukera izango duzue hartara. 15:00etan Txapeldun tabernan, Hurbilago Elkarteko establezimeduetan xahutzeko 150 euroko erosketa txartela eta bi lagunentzako afaria zozketatuko dute.

Azken Tipi-Tapa, Xarma tabernakoentzat
Otsailaren 1eko pintxo festa, azkena izango da Xarmakoentzat. Borda Berri kalean kokatua dagoen tabernak ateak itxiko ditu Tipi-Tapa eguna amaitzean. Zortzi urtez zabalik izan den negozioa itxiko dute igandean. Datorren Tipi Tapa iragartzeko talde argazkia hain zuzen, aipatu taberna atarian atera dute. Martxotik aurrera beraz, zazpitik seira murriztuko da, Tipi-Tapa egitasmoan parte hartuko duen taberna kopurua.