Otsailaren lehen egunean ospaturiko Tipi-Tapak bi saritu berri utzi dizkigu. Masaildun pintxo festaren amaieran, Ohi bezala, Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan xahutzeko 150 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria zozketatu zituzten atzo, hilero moduan, oraingoan Txapeldun tabernan. Hona hemen zenbaki sarituak:
1. saria (150 euroko erosketa balea): 5.506.
2. saria (2 lagunentzako afaria): 289.
Azken Tipi-Tapa, Xarma tabernakoentzat
Otsailaren 1eko pintxo festa, azkena izan zen Xarmakoentzat. Borda Berri kalean kokatua dagoen tabernak ateak itxi ditu bart. Zortzi urtez zabalik izan den negozioa itxi dute igande honetan. Otsailaren 1eko Tipi- Tapa iragartzeko talde argazkia hain zuzen, aipatu taberna atarian atera zuten. Martxotik aurrera beraz, zazpitik seira murriztuko da, Tipi-Tapa egitasmoan parte hartuko duen taberna kopurua.