Ekaitz betean etorriko zaigu Santa Ageda bezpera

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 2a, 11:35

Otsailaren 4an berriz ere usadio zaharrak berritzera irtengo dira Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Santa Ageda bezperan, baserritar jantziekin eta makilak eskutan abesten ikusiko ditugu herri erdigunean barrena, HH, LH eta DBHkoak. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du, 14:45-16:30 artean. HH eta LHkoek, arratsaldeko 16:00ak aldera frontoian amaituko dute kalejira. Iragarria dagoen ekaitza dela eta, eguraldi txarra egingo balu, adi ohar hauei, kalejiren ibilbideak aldatuko dituzte eta:

Otsailak 4, asteazkena
Udarregi Ikastolan:
14:45-16:30
 HH, LH eta DBHkoen kalejira ikastolatik abiatuta, herri erdigunean zehar.
16:00ak aldera, HH eta LHkoen kalejira amaiera frontoian.
Oharra: eguraldi txarra egingo balu, LH-koak ikastolatik zuzenean frontoira jaitsiko dira 15:30etan. HH-koek euren eraikin sarreran abestuko dute 16:10 inguruan.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Zubietan:
18:30 Santa Ageda bezperako eskea, Kaxkape egoitzatik abiatuta.
Ondoren, afaria Zubietako Elkartean.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.