Lortu dute. Asteburuan jokatu dituzten sektoreak irabazi ostean, Usurbil Kirol Elkarteko kadete neskak, kadete mutilak eta jubenil neskak, Euskal Ligan ditugu jada. Jubenil mutilek ia ia lortu dute igoera. Horretarako behar zuten garaipena ordea, ez zuten eskuratzerik izan. Zorionak lau taldeei!
Garaipenez gozatzeko asti handirik ez dute izango egunotan. Datorren asteburuan jardunaldi berria baitute.
1. eguna: EREINTZA (Errenteria - Gipuzkoako 3.) - BERDINKETA
2. eguna: ERROTABARRI (Ermua - Euskal Ligako 6.) - IRABAZI
3. eguna: SAN ADRIAN (Bilbo - Bizkaiko 2.) - IRABAZI
Kadete mutilak(Gipuzkoako 2.) - Entrenatzaileak: Jon Aizpurua eta Andoni Zubeldia
1. eguna: EGIA (Donostia - Euskal Ligako 6.) - IRABAZI
2. eguna: BASAURI (Basauri - Bizkaiko 1.) - IRABAZI
3. eguna: LA SALLE LEGAZPI (Legazpi- Gipuzkoako 4.) - IRABAZI
Jubenil neskak (Gipuzkoako 1.) - Entrenatzaileak: Ane Herrero eta Nerea Agudo
1. eguna: MUSKIZ (Muskiz - Bizkaiko 2.) - BERDINKETA
2. eguna: ALOÑA MENDI (Oñati - Euskal Ligako 5.) - IRABAZI
3. eguna: Leizaran (Andoain - Gipuzkoako 3.) - IRABAZI
Jubenil mutilak (Gipuzkoako 1.) - Entrenatzaileak: Ander Aisa eta Iñigo Aisa
1. eguna: URDULIZ (Urduliz- Bizkaiko 2.) - GALDU
2. eguna: EREINTZA (Errenteria - Euskal Ligako 5.) - GALDU
3. eguna: ALOÑA MENDI (Oñati - Gipuzkoako 3.) - IRABAZI
Errifa zozketa
8.480 izan da, Usurbil Kirol Elkarteak antolaturiko errifa zozketako zenbaki saritua. Errifa honen jabeak, 2 lagunentzako afaria irabazi du Santueneko Aialde-Berri sagardotegian.