Abian dira Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako herriz herrikako kanporaketak. Usurbilgoa, larunbat honetan jokatuko da, otsailaren 7an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegian, #Kilometroak15 ekimenaren alde zabalik dagoen #GATTUNK tabernan. Mus txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek, 15:30etatik aurrera eman ahalko dute izena, Kiroldegira gerturatuta. Prezioa; 20 euro bikoteko.
Sariak, lehenengo 4 sailkatuen artean:
-2 lagunentzako afaria Saizar sagardotegian.
-2 lagunentzako afaria Aginaga sagardotegian.
-2 lagunentzako 2 marisko saski.
-Ardo kaxak.
Udalerritik herrialdera
Herriz herriko kanporaketen ostean, herrialde mailakoa ospatuko da. Herrialde mailako kanporaketarako sailkatzeko baldintzak segidan:
-4 bikotetik-10 bikote arte: bikote 1 herrialdera.
-11 bikotetik-18 bikote artean: 2 bikote herrialdera.
-19 bikotetik-25 bikote artean: 3 bikote herrialdera.
-26 bikotetik aurrera: 4 bikote herrialdera.
Mus txapelketaren egutegia:
-7 herrialdeetako finalak: otsailaren 20, 21 eta 22an.
-Final nazionala Lekeition (Bizkaia): martxoaren 7an.
Sari potoloak, Euskal Herriko mus jokalari onenentzat
-Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta nazioartera bidaia 4 lagunentzat (Karibera, dena barne).
-Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar uharteetara).
-3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.
-4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
-5.etik 16. bikote sailkatuentzat: sari txikiagoak.
Herrialdeko finaletan: txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...
Parte hartzaile bakoitzarentzat: oroigarria, parte hartzea eskertzeko.
#Kilometroak15 sarean:
Informazio gehiago: kilometroak. eus
Facebook: Kilometroak 2015 Usurbil
twitter: @kmk15usurbil
instagram: @kmk15usurbil
flickr: www.flickr.com/photos/kmk15usurbil/
Mus txapelketari buruzko informazio gehiago: ehmus.eus