Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariek eta trikitilariek giroturiko afaria #Kilometroak15 ekimenaren alde, ostiral honetan, otsailaren 6an, 20:30etan hasita, Saizar sagardotegian. Inazio Usarralde herritarra arituko da gai jartzaile lanetan. Afaritarako txartelak ostegunera arte salgai, Gattunk dendan, Udarregi Ikastolako idazkaritzan eta Txirristra tabernan. Prezioa: 26 euro. 20 euro, ikasle eta langabetuek. Informazio gehiago, kilometroak.eus atarian.
Afaritara bertaratzeko gonbita, bertso bidez luzatu digute antolatzaileek:
Otsailan 6an hitzordu ederra
ona dugu aitzakia.
Gure artean izango dira
Uxue eta Jon Maia.
GATTUNKen alde izango dugu
gure bertso-afaria.
Pasa ezazu gure artean
gau eder eta alaia.
(Doinua: Pello Joxepe)