Bigarren denboralea, bazterrak zuritzen hasia da

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 3a, 13:28

Asteburuko lehen denboralean euri jasak eta uholde txikiak izan genituen. Asteleheneko barealdiaren ostean,, bigarren denboraldia heldu zaigu egun gutxitan. Elurra eta hotza dakartza oraingoak. Iragarpenei aurre hartuta iritsi da gainera. Asteazkenerako espero zen arren, astearte goiz honetan. Elurra gurean.

Aspaldiko partez, Kaxkoan ere ikusi dira goizeko 9:00ak aurretik, lehen elur malutak. Gorago zuritu du ordea. Urdaiagatik Andatzara bidean, Andatza gaina zer esanik ez. Baita Kalezar edo Aginagatik gora dauden mendietan. Bordatxo ere zuri esnatu zaigu astearte honetan. Hona hemen, bildu ahal izan ditugu irudiak: