Udal diru-laguntzen oinarriak kaleratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 3a, 11:59

Bost dira Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzak; nekazaritza-abeltzaintza, ingurumena, kultura, kirola eta gizarte zerbitzuak. Astearte honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala kontsultatzen baduzue, bertan aurkituko dituzue oinarrion inguruko zehaztasunak. Udal diru-laguntza deialdia martxan da beraz. Aipaturikoa, oinarriak astearte honetan kaleratu dira, baina eskabideak asteazkenetik, otsailaren 4tik aurrera aurkeztu ahalko dira udal erregistroan. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da, otsailaren 26ra arte. 

Oinarrien inguruko informazio guztia, bideotatik eskura dezakezue:
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
kultura.usurbil.eus
usurbil.eus
Potxoenean