Igandeko Usurbil-Zarautz txangorako izen ematea, asteazkenera arte

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 3a, 09:37

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak 2015erako proposaturiko lehen txangoa duzue igande honetakoa, otsailaren 8koa. Usurbil eta Zarautz lotuko dituen 17 kilometroko ibilbidea osatuko dute mendizaleek. “Usurbildik abiatuko gara, Loatzu eta Pagoederragatik Oriora bideratu eta Txurrukatik Zarautzera iristeko. Ondoren trena hartu eta Usurbila itzuliko gara”, antolatzaileek berri eman dutenez. Ibilbidean zehar, geldialdia egingo dute Zarauzko kanpinaren alboan kokatua dagoen Talai Berri txakolindegian. Txakolina nola ekoizten duten ezagutu eta bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute, txangoan parte hartuko dutenek.

Irteerara joateko gogoan izan, derrigorrezkoa izango dela aurrerantzean, federatua egotea eta mendiko aseguru txartela izatea. Zarauzko irteerarako bestalde, 10 euroko ordainketa egin beharko da, otsailaren 4a baino lehen, Andatzakoek dituzten bi kontu zenbakiotako batean:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321  
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805

Informazio gehiagorako: andatzamendizale.info


2015eko irteeren egutegia
-Otsailak 8: Usurbil-Zarautz.
-Martxoak 8: Gorriti-Tolosa.
-Apirilak 12: Eskoriatza-Degurixa-Mugarriluze-Eskoriatza.
-Maiatzak 9-10: Herri Urrats. Egun bat edo biko irteera:
Egun batekoa bada: Lizuniaga-Senpere.
Bi egunetakoa bada: Ereñozu-Lesaka, Lesaka-Senpere.
Ekainak 14: Lokiz mendizerra.
Uztailak 11-12: 2 eguneko irteera:
-Lescun-Hiru Erregeen Mahaia-Linza.
-La Pierre de San Martin-Auñamendi.
Irailak 13: Besabi-Goizueta.
Urriak 18: Uharte-Arakil-Goldaraz.
Azaroak 8: Alegi-Lekunberri.
Azaroak 25-28: Mendi Astea.

Oharrak:
-Egutegia behin behinekoa da.
-Irteerak burutuko direla egiaztu egin behar da antolatzaileekin.
-Iragarritako txangoak aldatu edo bertan behera utzi ditzake Mendi Taldeak.
-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko, mendiko federatua izatea derrigorrezkoa izango da.

Informazio gehiagorako: andatzamendizale.info

Asegurua izatea, ezinbestekoa
Aurrerantzean, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aseguratua egotea. Andatzatik berri eman dutenez, irteeretan parte hartu ohi duten mendizale gehienak federatu dira dagoeneko, baina oraindik badira tramitazioa burutu ez dutenak. Federatu txartelik gabe zaudetenok, adi ohar hauei. Tramitazio orria andatzamendizale.info web orrialdean eskura dezakezue, “Federatzeko 2015” atalean. Datu pertsonalak bete eta ordainketa egin, orrian bertan agertzen den kontu zenbakian. Izen emate orria modu honetan helarazi dezakezue Andatzakoengana:

-Ostegunetan 19:00-19:30 artean, Andatza M.K.T.ren udaletxe ondoko lokalean (DYAren egoitza ohian). Kontzejuzarra 3. Edo bertan dagoen postontzian utzi.

-E-posta: andatza@hotmail.com 

Argibide gehiagorako:

-Web orria: andatzamendizale.info (“Federatzeko 2015” atalean).

-Mendi Federazioko web orria: gmf-fgm.org