Asteazken honetarako iragarria zegoen elurtearen arrastorik ez momentuz. Goiza eguzkitsu eta zuri esnatu zaigu, baina izotzagatik. Halere, bidean omen dator elur ekaitza. Bizkaia zuritu du jada eta Gipuzkoara bidean omen da. Mendebaldetik ekialderantz hedatuko dela diote iragarpenek. Datozen orduotan beraz, edozein unetan elurra egin dezake. 100 metrotan baita beherago ere. Gogoan izan, alerta laranjan gara elurragatik eta abisu horian, tenperatura baxu eta izotzagatik:
Otsailak 4, asteazkena
00:00-24:00 Alerta laranjan elurragatik: "Elur-kota goizaldean 200-400 m-ra egongo da; goizean goiz 100 m-ra jaitsiko da, noizean behin itsasmailara, bereziki ekialdean. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, sarriago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, goizean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-30 cm 600 m-ra; 2-15 cm 200 m-ra".
00:00-24:00 Abisu horian, muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik.
Otsailak 5, osteguna
00:00-24:00 Alerta laranjan elurragatik: "Elur-kota 0-100 m-ra egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, sarriago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, goizean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-25 cm 600 m-ra; 2-15 cm 200 m-ra.
00:00-24:00 Abisu horian, muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik.
Otsailak 6, ostirala
00:00-24:00 Alerta laranjan elurragatik: "Elur-kota 0-100 m-ra egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, sarriago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, goizean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-25 cm 600 m-ra; 2-15 cm 200 m-ra.".
00:00-24:00 Abisu horia, muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik.
Iragarpena
Otsailak 4, asteazkena
"Asteazkenen elur-maila 100 m inguruan egongo da, eta baliteke itsasertzean ere zuritzea, bereziki ekialdean. Negu giro gordina izango dugu. Tenperatura 0 eta 5 ºC artekoa izango da. Mendebaldean hasiko du elurra, baina gero, pixkanaka, lurralde osora zabalduko da. Gainera, trumoiak jo eta txingorra egin dezake, bereziki kostaldean. Haizeari dagokionez, indartu egingo da egunak aurrera egin ahala, eta bolada zakarrak espero ditugu kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean".
Otsailak 5, osteguna
"Ostegunean giro hotzarekin jarraituko dugu, eta elur-maila 100 m inguruan egongo da. Beraz, aldaketa gutxi. Elurra egingo du itsasertzetik hurbil, eta noizean behin itsasertzean, txingorra botako du kantauri isurialdean, eta ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, nahiz eta pixkanaka baretzera egin. Ostegunean ere prezipitazio gehien mendebaldean pilatuko da. Tenperatura maximoak 0-5 ºC artekoak izango dira".
Otsailak 6, ostirala
"Ostiralean are gehiago hoztuko du, eta elur-maila itsasmailan egongo da. Alabaina, aurreko egunetan baino prezipitazio gutxiago espero dugu. Hala ere, egiten duen gutxia elurra izango da, batez ere arratsaldean. Iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu, eta izotza egingo du denean".
Informazio eguneratua: euskalmet.net