LAB sindikatutik berri eman dutenez, enpresako lan batzordeak otsailaren 2an, Zentroarteko komitean jarraitu edo ez erabakitzeko galdeketa deitu zuen. Langileen gehiengoa, %64a, zentroarteko komitea uztearen alde agertu da. "Esan beharra dago Komitea osatzen duten talde sindikal guztiek erreferendumaren emaitza bere gain hartzeko konpromisoa hartu zutela", LAB sindikatutik berri eman dutenez. Sindikatu beretik diotenez, aspalditik egin izan duten eskaria babestu du langilegoak. Lasarteko langileen batzordearen subiranotasuna babestearen alde agertu da.
Galdeketaren emaitzak ezagututa, bilerak iragarri dituzte egunotarako. "Datozen egunetan gai hau landuko da Enpresa komitean, eta espero dugu gainontzeko taldeak eta enpresak berak Lasarteko plantillaren gehiengoak erabakitako errespetatzea", LAB-etik diotenez.
Galdeketa
Galdera: Lantegia Zentroarteko komitetik irtetea nahi duzu?
Erantzuna:
-322 langileek baietz (%64).
-170 langileek ezetz (%34).
Parte hartzea: %90ekoa. 554 langileetatik 501ek hartu zuten parte.