Newporten ospatu berri den Europako Kopan urrezko domina eskuratu du Amador Granados usurbildarrak, Eduardo Santas eta Alfonso Cabello taldekideekin batera. Aurreikuspen guztiak beteta irabazi dute txapelketa, eta Britainia Handiko selekzioen aurretik amaitu dute. 51.256 izan zen euren sailkapeneko erregistroa. Finalean, 4 dezima murriztu zuten erregistroa. Munduko txapelketetarako Felix Garcia Casas hautatzailearen apustua, argi denez, emaitza onak izaten ari da. Jokatzen ari diren pistako denboraldia, Rion ospatuko diren Olinpiar Jokoei begirako lehen helburua da.
2015a, prestakuntza urte garrantzitsua izango da. Newporteko txapelketaren ostean, martxoan, Apeeldoornen (Herbehereak) ere Munduko Txapelketa ospatuko da. Hara nor joango den erabakitzeko proba erabakigarria izango dute; otsailaren 28an eta martxoaren 1ean jokatuko den Espainiako Txapelketa.