Usurbilek etorkizuna marrazten segitzeko lanari helduko dio berriz. Laster, otsailaren 26tik aurrera. Orduan abiatuko baita, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) eguneratzeari lotuta, Udalak irailean martxan jarritako parte hartze prozesuaren bigarren fasea. Gogoan izan, lehenengo fasean, diagnosia aurkeztu eta herritarren ekarpenak jasotzeko dozenatik gora bilera egin zirela, iraila-urria artean; bai auzoka eta baita gaika ere. Prozesu hartatik "jasotako informazioarekin herriko diagnosia osatu dugu, eta orain diagnosi hori oinarri hartuta Hiria Antolatzeko Aurrerapen Dokumentua prestatzen ari gara, zehazki hiru proposamen prestatuko dira. Hiru proposamen horiek aurkeztuko ditugu, banan-banan, bilera irekian". Otsailaren 26an:
Otsailak 26, osteguna
19:00 Aurrerakin dokumentuen aurkezpena Sutegiko auditorioan.
Martxoak 5, osteguna
19:00 Aurrerakin dokumentuen eztabaida Potxoenean.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Informazio gehiago: usurbilorainadageroa.com
Parte hartzeko gonbita
Herritar agurgarri hori:
‘Usurbil, ORAINA DA GEROA’ prozesuaren lehenengo fasearen ondotik osatzen ari garen Hiria Antolatzeko Aurrerapen Dokumentuak aurkeztu nahi dizkizugu eta ondoren burutuko dugun lan saiora gonbidatu nahi zaitugu.
Iazko irailetik urrira bitartean burututako bileretan jasotako informazioarekin herriko diagnosia osatu dugu, eta orain diagnosi hori oinarri hartuta Hiria Antolatzeko Aurrerapen Dokumentua prestatzen ari gara, zehazki hiru proposamen prestatuko dira. Hiru proposamen horiek aurkeztuko ditugu, banan-banan, bilera irekian Sutegin otsailaren 26ean, 19:00ean. Eta martxoaren 5ean, 19:00ean, Potxoenean egingo den bigarren lan saioan, dokumentuetan jasotako proposamenak, helburuak eta irizpideak izango dira eztabaidagai. Bilera horretan, kezka eta proposamen berriak plazaratzeko aukera ere izango da.
Aurrerapen Dokumentuak bi hilabetez jendaurrean izango dira ondoren, azken ekarpenak eta alegazioak jasotzeko. Behin epe hori amaitutakoan Hiria Antolatzeko Plan Orokorra idazteko irizpideak finkatuko dira.
Prozesuari buruzko informazioa www.usurbilorainadageroa.com web orrian duzu. Hala ere informazio gehiago behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke info@usurbilorainadageroa.com e-postara mezua bat idatziz.
Usurbil, oraina da geroa