Hotza uxatu nahian ikasleak, Santa Ageda bezperako eskean

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 4a, 17:52

Iragarria zegoen elurra egin izan balu, ibilbidean aldaketak egitea aurreikusia zuten. Baina azkenean ez dute ekitaldia moldatu behar izan. Elurra ez, baina hotz handiari aurre eginez, giro ederrean irten dira kalejiran, Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Santa Ageda bezpera dugu asteazken hau, eta nola ez, ikasleak ere eskean irten dira gaurkoan. Kalezar eta herri erdigunetik barrena egin duten ibilbidea eta frontoiko amaierako ekitaldia, irudiotan bildu ditugu: