Atzorako bezala, ostegun honetan ere, bota dezakeen prezipitazioak bazterrak zuritu ditzake. 100 metrotan, baita beherago ere. Goizean zehar elur apur bat egin du, baina ez du zuritu. Alerta laranjan segitzen dugu elurragatik eta abisu horian, tenperatura baxu eta izotzagatik:
Otsailak 5, osteguna
00:00-24:00 Alerta laranjan elurragatik: "Elur-kota 0-100 m-ra egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, sarriago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, goizean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-25 cm 600 m-ra; 2-15 cm 200 m-ra.
00:00-24:00 Abisu horian, muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik.
Otsailak 6, ostirala
00:00-24:00 Alerta laranjan elurragatik: "Elur-kota 0-100 m-ra egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, sarriago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, goizean eta arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 5-25 cm 600 m-ra; 2-15 cm 200 m-ra.".
00:00-24:00 Abisu horia, muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik.
Otsailak 7, larunbata
00:00-18:00 Abisu horia elurragatik: "Elur-kota 0-100 m-ra egongo da; arratsaldean 200-400 m-ra igoko da. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki egunaren lehen partean eta kantauri isurialdearen mendebaldean; gauean atertzera egingo du. Aurreikusitako lodierak: 0-7 cm 600 m-ra; 0-3 cm 200 m-ra".
00:00-24:00 Abisu horia tenperatura baxu eta izotzagatik: "Izotz txikia egingo du, barnealdean handia, eta mendi inguruetako zenbait tokitan gogorra".
Otsailak 5, osteguna
"Gaur ere oso behean egingo du elurra. Elur-kota 100 m inguruan egongo da, eta noizean behin itsasmailan. Prezipitazioa, batez ere kantauri isurialdean eta mendebaldean espero dugu, eta ez da baztertzen trumoi-ekaitzak izatea eta txingorra egitea. Iparraldeko haizea zakar ibiliko da, batez ere kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean. Tenperatura altuenak 0 eta 5 ºC artekoak izango dira.".
Otsailak 6, ostirala
"Ostiralean tenperatura gehiago jaitsiko da. Prezipitazioa kantauri isurialdean eta mendebaldean espero dugu gehienbat, eta leku gehienetan elurra egingo du, batez ere egunaren lehen partean. Arratsaldean baliteke elur-kota 100 m-ra igotzea. Iparraldeko haizea zertxobait baretu egingo da, eta balio altuenak ez dira 3-4 ºC-tik pasatuko".
Otsailak 7, larunbata
"Larunbatean denboraleak amore emango du apur bat. Giro hotzarekin jarraituko dugu, eta egunaren lehen partean, batez ere goizaldean, zertxobait prezipitatuko du kantauri isurialdean eta mendebaldean. Elur-maila 0-100 m artean egongo da, baina egunak aurrera egin ahala, gero eta prezipitazio gutxiago espero dugu. Tenperaturan aldaketarik ez".
Informazio eguneratua: euskalmet.net