#Kilometroak15 ekimenaren alde, ostiral honetan, otsailaren 6an, 20:30etan hasita, Saizar sagardotegian antolatua dagoen bertso afaritarako sarrerak salgai dituzue Gattunk dendan, ostegun honetara arte. Baita Udarregi Ikastolako idazkaritzan eta Txirristra tabernan ere. Prezioa: 26 euro. 20 euro, ikasle eta langabetuek. Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariek eta trikitilariek giroturiko afaria izango da. Inazio Usarralde herritarra arituko da gai jartzaile lanetan. Informazio gehiago, kilometroak.eus atarian.
Munduan Gattunk
Arropa, zapia edo txapekin munduko txoko ezberdinetan atera ditzakezuen argazkiak jaso nahi dituzte #Kilometroak15 ekimeneko antolatzaileek. Irudirik baldin baduzu beraz, bidali kmk15_komunikazioa@udarregi.com helbidera. Edo igo bestela Twitter-era, #GATTUNK traola erabilita.
Errifa saltzaileak behar dira
#Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gure Zozketa ekimeneko errifak herriz herri saltzeko laguntza behar da. Gogoan izan, "urtean zehar hainbat gastu ordaindu behar direla. Gurasoen nahiz langileen artean banatutako txartelen salmentaz gain, familiei irteeretan parte hartzea eskatzen da, gehiago saldu behar baita helburu ekonomikoak bete nahi badira. Ez da ahaztu behar, helburu nagusietakoa eraikin berriaren zorra ordaintzeko dirua ateratzea dela... Ikastolatik".
Gure Zozketa ekimenak 60.000 euroko sari potoloa jarri du jokoan. Errifak saltzen lagundu nahi duenak, Udarregi Ikastolako idazkaritzara gerturatu eta bertan eskatu errifak. Edo deitu 943 36 12 16 telefono zenbakira. "3 orduko irteerak izaten dira eta bi pertsonekin nahikoa izan daiteke. Zenbat eta talde handiagoa, giroa ere hobea izango da", antolatzaileen esanetan. Errifa saltzen dabiltzanek aipatu digutenez, jende berria eta herrietako giroa ezagutzeko aukera ederra ematen du, errifen salmentak. Bide batez, eskerrak eman nahi dituzte #Kilometroak15-etik "guraso nahiz langileei orain artekoagatik, baina zozketa taldean irteera batekin behintzat laguntzera animatu nahi genituzke, Tolosako Inauterietan, sagardo denboraldian, besteak beste....".