Koreografia landu bezain ikusgarriak eskaintzen dizkigute urtero Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBH-ko ikasleek, inauterietako emanaldian. Aurtengoa, otsailaren 13an ospatuko da. Ohi bezala, Oiardo Kiroldegian. Baina aurreko urteetan baino lehenago oraingoan; goizeko 11:00etan hasiko da saioa. Hori bai, ezin ahaztu, segurtasun arrazoiengatik jende kopuru mugatuak sartu ahal izango duela ekitaldira.
Inauteri Festako afaritarako txartelak salgai
NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan, Irratin eta Bordatxon eskuratu ahalko dituzue, 14 eurotan. Sarrerak otsailaren 11ra arte egongo dira salgai. Jakin dezazuen, afaritarako menua prest dago jada. Patatak errioxar erara, oilaskoa eutxorrei saltsan eta profiterolak dastatu ahalko ditugu, otsailaren 14ko Inauteri Festako afarian. 10 egun eskas, mozorro jaialdirako; gogoan izan, ipuinak aurtengo ediziorako gaia. Hasi prestatzen!
Inauteriak 2015
Otsailak 13, ostirala
11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen inauterietako ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
Otsailak 14, larunbata: Ipuinen Inauteri Festa
12:00 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.