Izen ematea ixtear, Gure Pakea Elkarteko bazkideen arteko txapelketetan

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 5a, 08:41

Aurreko ostiralean urteko batzar nagusia egin ostean, bazkideen arteko txapelketetan lehiatzeko aukera izango dute Gure Pakea Elkarteko kideek, hurrengo astean zehar. Ekimenotan parte hartu nahi dutenek, ostiral hau, otsailaren 6a dute izen emateko azken eguna.
 
Hemen duzue, 2015eko mahai joko eta mugimenduko txapelketen egutegia:
Otsailaren 9an, astelehena: punttuan.
Otsailaren 10ean, asteartea: tutean.
Otsailaren 11n, asteazkena: musean.
Otsailaren 12an, osteguna: Igel eta Toka jokoak. Ondoren, sari banaketa eta askaria parte hartzaile guztiekin.
Txapelketak hasteko ordua: 16:00.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.