Otsailaren 7an, 11:00-16:00 artean Ugarte baserrian, Usurbilgo Gaztetxeak antolatuta. Garagardoa etxean nola egin ikasi ahal izango da saioan zehar. “Tartean, etxeko pizzak jateko aukera egongo da”, antolatzaileen esanetan. Tailerrean parte hartzeko izena, otsailaren 4a baino lehen eman behar zen, helbide honetan: usurbilgogaztetxea@gmail.com
Afari beganoa
Azken orduko aldaketarik ez bada, eta hileroko ohiturari eutsiz, otsaileko bigarren ostegunean egokituko da, Usurbilgo Gaztetxeak antolatzen duen afari beganoa. Ohi bezala, iluntzeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Borondatearen truke.