Gure Pakeako bazkideen arteko txapelketak aste osoan

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 9a, 11:05

Astelehen honetatik ostegunera, Gure Pakea Elkarteko bazkideak lehia bizian murgilduko dira, antolatu dituzten txapelketetan. Punttuan, musean, igel eta toka jokoetan... parte hartuko dute, otsailaren 6a baino lehen hitzorduotarako izena eman zutenek. Txapelketak datozen lau egunotan ospatuko dira, 16:00etatik aurrera Artzabalen. Ostegunean, sari banaketa eta askaria parte hartzaileentzat:

2015eko mahai joko eta mugimenduko txapelketen egutegia
Otsailaren 9an, astelehena: punttuan.
Otsailaren 10ean, asteartea: tutean.
Otsailaren 11n, asteazkena: musean.
Otsailaren 12an, osteguna: Igel eta Toka jokoak. Ondoren, sari banaketa eta askaria parte hartzaile guztiekin.
Txapelketak hasteko ordua: 16:00.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.