Usurbil-Zarautz bidea osatuz ekin diote Andatzakoek, irteeren denboraldi berriari

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 9a, 11:34


Atzo, Usurbil-Zarautz bidea osatu zuen mendizale taldea duzue antolatzaileek ateratako irudian. Txango honekin, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak abiatu du 2015eko irteeren denboraldia. Hotza baina giro eguzkitsua izan zuten urteko lehen irteeran. Datorrena, aldaketarik ez bada, martxoaren 8an; Gorriti-Tolosa. 

2015eko irteeren egutegia
-Martxoak 8: Gorriti-Tolosa.
-Apirilak 12: Eskoriatza-Degurixa-Mugarriluze-Eskoriatza.
-Maiatzak 9-10: Herri Urrats. Egun bat edo biko irteera:
Egun batekoa bada: Lizuniaga-Senpere.
Bi egunetakoa bada: Ereñozu-Lesaka, Lesaka-Senpere.
Ekainak 14: Lokiz mendizerra.
Uztailak 11-12: 2 eguneko irteera:
-Lescun-Hiru Erregeen Mahaia-Linza.
-La Pierre de San Martin-Auñamendi.
Irailak 13: Besabi-Goizueta.
Urriak 18: Uharte-Arakil-Goldaraz.
Azaroak 8: Alegi-Lekunberri.
Azaroak 25-28: Mendi Astea.

 

Oharrak:
-Egutegia behin behinekoa da.
-Irteerak burutuko direla egiaztu egin behar da antolatzaileekin.
-Iragarritako txangoak aldatu edo bertan behera utzi ditzake Mendi Taldeak.
-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko, mendiko federatua izatea derrigorrezkoa izango da.

 

Informazio gehiagorako: andatzamendizale.info

 

Asegurua izatea, ezinbestekoa
Aurrerantzean, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aseguratua egotea. Andatzatik berri eman dutenez, irteeretan parte hartu ohi duten mendizale gehienak federatu dira dagoeneko, baina oraindik badira tramitazioa burutu ez dutenak. Federatu txartelik gabe zaudetenok, adi ohar hauei. Tramitazio orria andatzamendizale.info web orrialdean eskura dezakezue, “Federatzeko 2015” atalean. Datu pertsonalak bete eta ordainketa egin, orrian bertan agertzen den kontu zenbakian. Izen emate orria modu honetan helarazi dezakezue Andatzakoengana:

-Ostegunetan 19:00-19:30 artean, Andatza M.K.T.ren udaletxe ondoko lokalean (DYAren egoitza ohian). Kontzejuzarra 3. Edo bertan dagoen postontzian utzi.

-E-posta: andatza@hotmail.com 

 

Argibide gehiagorako:

-Web orria: andatzamendizale.info (“Federatzeko 2015” atalean).

-Mendi Federazioko web orria: gmf-fgm.org