Inauteri Festako otordua Gaztetxean, aurretik afari begano mexikarra

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 9a, 12:03

Inauteri astean gara. Larunbatean, otsailak 14, Inauteri Festa mundiala Usurbilen. Mozorro jaialdiko afaria, iaz bezala, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko da oraingoan ere, gaueko 21:30etatik aurrera. Otordurako sarrerak asteazkenera arte, otsailaren 11ra arte salgai dituzue, NOAUA!ko egoitzan, Bordatxon eta Irratin. 14 eurotan. 

Afari begano mexikarra
Inauteri Festako otordua ospatu aurretik, beste afari bat ere antolatua du Usurbilgo Gaztetxeak. Hileroko bigarren ostegunetan egin ohi duten afari beganoa. Oraingoan, iragarri dutenez, mexikar ukitukoa izango omen da. Ostegun iluntzeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Ohi bezala, borondatearen truke.