Ikasleen eskutik helduko da inauteri giroa, ostiralean

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 9a, 12:23

Koreografia landu bezain ikusgarriak eskaintzen dizkigute urtero, Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBH-ko ikasleek, inauterietako emanaldian. Aurtengoa, ostiral honetan, otsailaren 13an ospatuko da. Ohi bezala, Oiardo Kiroldegian. Baina aurreko urteetan baino lehenago oraingoan; goizeko 11:00etan hasiko da saioa. Hori bai, ezin ahaztu, segurtasun arrazoiengatik jende kopuru mugatuak sartu ahal izango duela ekitaldira. Hitzordu honekin, 4 egun barru, inauterietan izango gara.

Mozorrorako... ipuinak
Biharamunean, larunbatean ospatuko dugu, otsailaren 14an, Usurbilgo Inauteri Festa. Ohi bezala, mozorrotu eta kalera denok! Ipuinak ditugu, aurtengo jantzietarako proposatzen dizuegun gaia. Zuen ekarpena da gainera. Eguberri aurretik, tabernetan gaia hautatzeko jarri genituen zerrendetatik hartua.

Aipatu moduan, kale giroaz gozatzeko aukera ederra eskainiko digute inauteriek. Kalejira bana izango dugu eguerdian eta iluntzean. Iluntzekoa, Usurbilgo Gaztetxean amaituko da. Alkartasuna kooperatibaren egoitza ohian ospatuko da aurten ere, iaz bezala, Inauteri Festako afaria. Otordurako txartelak, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan, Irratin eta Bordatxon eskuratu ditzakezue, 14 eurotan. Sarrerak asteazkenera arte, otsailaren 11ra arte egongo dira salgai. 

Inauteriak 2015
Otsailak 13, ostirala

11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen inauterietako ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.

Otsailak 14, larunbata: Ipuinen Inauteri Festa
12:00
 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.