Korrikaren aldeko Gipuzkoako III. Mus Txapelketa antolatu dute eskualdeka, 4 erregetara. Lasarte-Usurbil eskualde mailako kanporaketak, otsailaren 20an jokatuko dira, gaueko 22:00etatik aurrera Lasarteko Avenida tabernan. Taberna, Jalgi parean dago. Izen ematea aurrez, Lasarteko Muntteri eta Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegietan. Honatx euskaltegiko telefono zenbakia; 607 609 379. Edo txapelketa egunean bertan eman dezakezue izena, karta jokoa hasi baino apur bat lehenago, aipatu tabernara gerturatuta. Prezioa; 12 euro bikoteko. Txapeldun eta txapeldun ordeek, “Riojanos” erretegiak eskainitako bazkari edo afaria izango dute sari gisa. Eta Gipuzkoa mailako finalerako txartela noski.
Gipuzkoako finala, otsailaren 28an, 17:00etatik aurrera Astigarragako Zipotza elkartean. Bertan, eskualdeetako irabazleak lehiatuko dira. Sariak, finaleko bi bikoteentzako afaria eta txapel bana irabazleentzat.
Korrika Batzordearen bilera
Martxoaren 22an Zubieta, Usurbil eta Aginaga aldetik igaroko den 19. Korrikaren nondik norako guztiak lotzeko martxan da Korrika Batzordea. Bilgunea osatu osteko bigarren bilera, ostiral honetarako deitu dute, otsailaren 13an, 18:00etan Etumeta AEK euskaltegian.
Euskal Herriko Mus txapelketa, Gattunk tabernan
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa saioa ospatu zen joan den larunbatean, Oiardo Kiroldegian zabaldu ohi duten #Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gattunk tabernan. Otsailaren 21ean ospatuko da Gipuzkoako finala, 15:00etatik aurrera, Alegiako kiroldegian.