Usurbilgo Eragile Feministak larunbatean ospatuko dugun Inauteri Festa egunerako antolatu duen ekimena da. Poteo orduan burutuko dute. Tonbola ibiltaria izango da. Euro baten truke, opari eta jostailu ezberdin asko egongo direla iragarri digute. “Inauterietan utzi lotsa etxean, animatu eta atera kalera!”, Eragile Feministakoen gonbita herritarrei.
Inauteriak 2015
Otsailak 13, ostirala
11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen inauterietako ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
Otsailak 14, larunbata: Ipuinen Inauteri Festa
12:00 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.
“Izarren argia”, otsailaren 22an Sutegin
Euskal Memoria Fundazioak 1938-1945 urte artean, Mutrikuko Saturrarango kartzelan espetxeratuak egon ziren pertsonen zerrenda publikatu zuela zabaldu zen atzo. Une berean jaso genuen Usurbilgo Eragile Feministak bidalitako honako deialdi hau. Otsailaren 22an, igandearekin “Izarren argia” proiektatuko du Eragile Feministak, Sutegiko auditorioan. Hain zuzen, Saturrarango kartzelan gertaturiko egoera latza azaltzen duen ikus-entzunezkoa. Film emanaldirako sarrera doakoa izango da. Hilaren 22koa ez da Eragile Feministatik deitu duten hitzordu bakarra. Martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren bueltarako egitaraua osatzen dabiltza asteotan.