Otsailaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. Emanaldi esklusiboa, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Taldea, “Kilometroen alde bueltatuko da esklusiboki”. Hitzordurako sarrerak salgai egongo dira aurrez, Udarregi Ikastolako idazkaritzan, GATTUNK dendan eta Txirristra tabernan. Prezioa: 15 euro. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, “argi ibili, sarrerak segituan salduko dira eta!”.
Eskuragarri egongo diren sarreren artean, bi NOAUA! Kultur Elkarteak zozketatuko ditu, NOAUA!ko bazkideon artean. Lehenago egin izan dugun moduan, zozketan parte hartzeko bidali email bat, erredakzioa@noaua.eus helbidera. Otsaileko azken astean argitaratuko ditugu, sarituen izen abizenak.
200 lagun, bertso-afarian
Jendetsua dudarik gabe, aurreko ostiral iluntzean Saizar sagardotegian ospaturiko bertso-afaria. #Kilometroak15 ekimenaren aldeko hitzorduak 200 lagun bildu zituen. Sagardotegiko jan edana, Jon Maia eta Uxue Alberdi bertsolariek girotu zuten, baita Bergarako trikitilariek ere. Herritar bat izan zuten gai jartzaile; Inazio Usarralde. Ekitaldiak emandakoaren inguruko kronika eta irudiak, kilometroak.eus atarian dituzue.
Informazio gehiagorako:
kilometroak.eus