Otsaileko kantu-jira, #Kilometroak15 ekimenaren alde Sutegin ospatuko den Tapia eta Leturiaren emanaldi egunarekin egokitu da. Horregatik, Kantu Taldetik hitzordua eguerdira aurreratu dute. Honenbestez, otsaileko kantu zaleen hitzordua, azken larunbatean, hilaren 28an, baina iluntzean izan ordez, eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Datorren edizioa gainera, ohi baino jendetsuagoa izango da. Kantu Taldetik berri eman dutenez, Gasteizko kantu zaleak batuko zaizkie usurbildarrei. Hilabetea agurtzeko beraz, Usurbil-Gasteiz kantu topaketa. Eguerdian, Kaxkotik abesten ibili ostean, bazkaritarako bilduko dira 14:30etan, Saizar sagardotegian. Otordurako sarrerak otsailaren 23ra arte, 26 eurotan izango dituzue salgai, Lizardi liburudendan. Kantu Taldetik, hitzorduotan parte hartzera animatzen dute herritar oro:
Otsailak 28, larunbata
12:00 Kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:30 Bazkaria Saizar sagardotegian.
Antolatzaileak: Usurbilgo eta Gasteizko kantu taldeak.
Babeslea: Usurbilgo Udala.