Azken eguna, Inauteri Festako afaritarako txartelak eskuratzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 11a, 08:55

Ez utzi biharko, berandu izango da eta. Asteazken honetan, otsailaren 11n egongo dira eskuragarri azken egunez, larunbatean ospatuko dugun Inauteri Festako afaritarako txartelak. Gogoan izan, 14 eurotan eros ditzakezue, NOAUA!ko egoitzan, Bordatxon eta Irratin. Afaria, Usurbilgo Gaztetxean zerbitzatuko da, larunbat gaueko 21:30etatik aurrera. Otordura mozorrotuta agertzea ezinbestekoa izango da. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.



Inauteriak 2015
Otsailak 13, ostirala
11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen inauterietako ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.

Otsailak 14, larunbata: Ipuinen Inauteri Festa
12:00
 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
Poteo orduan, Usurbilgo Eragile Feministak antolaturiko tonbola erotiko-ibiltaria.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.