Sagastien zainketa ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 11a, 07:48

"Sagarrondoen neguko eta udako inausketa ezagutzea, ongarritzea, izurrite eta gaixotasunen jarraipena egitea. Sagarraren heldutasun analisia eta bilketaren aurreikuspena". Gaiok landuko dituzte, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatu duen sagastien zainketa ikastaroan. Saioak otsailaren 28an hasi eta irailaren 12ra luzatuko dira. Larunbat goizetan izango dira beti, Potxoenean. Sagarlaneko kide Aitor Etxeandiak bideratuko du ikastaroa, euskaraz. Ezagutza maila guztiei zuzendua, teoria eta praktika uztartuko dira. Izen ematea zabalik dago jada. Apuntatzerakoan ordaindu beharreko diru-kopuruaren zati bat, urriaren 4an Usurbilen ospatuko dugun #Kilometroak15 ekimena laguntzera bideratuko da:

Egutegia: otsailak 28, martxoak 7 eta 14, maiatzak 23, ekainak 13 eta irailak 12.
Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: 90 euro (zati bat #Kilometroak15 ekimena laguntzeko).
Izen ematea:
Alkartasuna Kooperatiba: Atallu Industrialdea 26.
943 361 114
alkartasunausurbil.com
alkartasuna@usurbil.com