Joan den udazkenean hainbat mugimenduek Garoñaren betirako itxiera lortzeko kanpaina bat abiatu zuten, Garoñaren jabeak diren konpainiei kontratazio elektrikoa kentzeko. Kanpaina honekin bat egiteko aukera dago, baita Usurbilen ere.
"Beste alde batetik, berriki abiatu da epea udalari dirulaguntzak eskatzeko ingurumen arloan. Dirulaguntza horiek eska daitezke, hain zuzen ere, kontratazio elektrikoa aldatzeko eta, horrela, energia nuklearrari boikota egiteko", Ingurugiro arloko udal zinegotziak NOAUA!ri aditzera eman dioenez. Deialdiaren oinarriak esteka honetan topa ditzakezue: Dirulaguntza deialdia 2015.
Honen guztiaren inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzeko, bilera deitu dute datorren asteazkenerako. "Informazioa jasotzeko, edota herrian Garoña ixteko kanpainari bultzada eman nahi badiozu, etorri bilerara", horixe Potxoeneara hurbiltzeko egin den gonbitea.
Otsailak 11 asteazkena, iluntzeko 19:00etan, Potxoenean.
Noiz arte: beranduenez, 20:00ak arte.