328tik 344ra igo da berriz, Usurbilgo langabetu kopurua

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 11a, 13:38

Tradizionalki, honako hauek ez dira hilabete onak izaten, langabezia datuei dagokienean. Eta urte hasiera hau ere ez da salbuespena izan. Langabeziak gorantz egin du berriz. Abenduan 328 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Urtarrilean 16 gehiago, guztira 344. Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere gorantz hilabeteko tartean; bailara mailan, 4.657tik 4.808ra eta Gipuzkoan, 46.007tik 47.554ra. Langabeziarekin batera, kontratazioa ere nabarmen igo da. 361 lan kontratu erregistratu ziren urtarrilean Usurbilen; abenduan, 285. Ia denak aldi baterako; 335. Gizonezko gehiago kontratatu ziren (195), emakumezkoak baino (166).

2015eko urtarrila

Usurbil: 344.     Buruntzaldea: 4.808.    Gipuzkoa: 47.554.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 165.

25 urtetik behera: 5.

25-44 urte artean: 75.

45 urtetik gora: 85.


Emakumezkoak: 179.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 88.

45 urtetik gora: 84.
 


Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 62.

Eraikuntza: 37.

Zerbitzuak: 220.

Aurretik lanik gabe: 18.

Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 361.

Aldi baterakoak: 335.

Zerbitzuen sektorean: 225.

Sexuaren arabera: 195 lan kontratu gizonezkoenak, 166 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 1.055.

Astigarraga: 321.

Hernani: 1.338.
Lasarte-Oria: 1.402.

Urnieta: 348.

Usurbil: 344.

Guztira: 4.808.

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 47.554.