2011/2015 legegintzaldiaren balantzea

EHBilduUsurbil 2015ko ots. 11a, 18:38

Hurrengo Udal eta Foru Hauteskundeei begira lehen oinarriekin puntuz puntu lanean  HARI GARA. Datorren hauteskundeei begira, inoiz baino prozesu partehartzailegoan ekin diogu lanari. 2011/15 legegintzaldiko balantzea osatu dugu udal ordezkarien eta herritarren artean. Balantze hau zuekin konpartituz, ondo egin direnak aztertu, gaizki egin direnak berrikusi eta egiteke dauden egitasmoak zerrendatu, ate joka ditugun hauteskundeei begira  ahalik eta herri programa osatuena egiteko guztion artean. 

Ondorengo loturan duzue txostena eskuragarri:

                                           2011/15 legegintzaldiko Balantzea

 

HERRI PROGRAMARAKO EKARPENAK

Balantzea oinarri hartuta puntuz puntukako herri programa osatuko dugu. Herritar guztion ekarpenekin osatu nahi dugu eta zure ekarpenak jaso nahiko genituzke. Ekarpenak egiteko azken eguna martxoak 15 izango da. Proposamenak ondorengo helbidera bidali ditzakezu:

                                                    ehbildusurbil@gmail.com edo Usurbilgo 30. posta-kutxara

 

ZERRANDA OSATZEKO PROPOSAMENAK

Datorren legegintzaldiko udal taldea osatzeko EHBilduko oinarri sozialari proposamenak egiteko aukera zabaldu diogu. EHBildu osatzen dugun guztion iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu ahalik eta talderik anitzena eta egokiena osatzeko. Hauteskunde zerrenda osatzeko izenak proposatzeko azken eguna otsailak 20 izango da. Helbide honetara bidal ditzakezu zerrenda osatzeko zure proposamenak:

                                              ehbildusurbil@gmail.com edo Usurbilgo 30. posta-kutxara

 

Jasotako proposamenak aztertu eta oinarri sozialak  EHBilduren zerrendarako proposatutako herritarrekin hitz egin ondoren, hauek izango dira urrengo pausoak emateko finkatutako datak:

Otsailaren 21ean herri batzarra (Potxoenean 11.00tan)

Zerrendak osatzeko jasotako izen proposamenak aurkeztea, herri programa eta metodologiaren aurkezpena.

Martxoaren 7an mintegia ( Udarregi Ikastolan, 10.00etan)

Arloka lan taldeak osatuz, programan sakontzea da helburua, eta lehentasunak zehaztea.

Martxoaren 21ean herri batzarra (Potxoenean, 11.00etan)

Herri programa eta zerrendak erabakitzea.