Aurtengo udal diru-laguntza deialdia martxan da. Interesdunek eskaerak egiteko epea zabalik dute, otsailaren 26ra arte. Bost dira Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzak; nekazaritza-abeltzaintza, ingurumena, kultura, kirola eta gizarte zerbitzuen alorretakoak. Otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala kontsultatzen baduzue, bertan aurkituko dituzue oinarrion inguruko zehaztasunak.
Udalak guztira, 213.900 euroko diru-laguntzak banatuko ditu. Arloz arlo, modu honetan:
Gizartekintza: 18.500 euro.
Ingurumena: 10.000 euro.
Kirola: 95.400 euro.
Kultura: 80.000 euro.
Nekazaritza-abeltzaintza: 10.000 euro.
Ordainketa errazteko modu berri bat
Dirulaguntza guztiak 2016ko urtarrilaren 15a baino lehenago zuritu beharko dira. Kultura arloko ekitaldien zuriketan dago salbuespena. Urrira bitarte egindako ekintzak, azaroaren 13a baino lehenago zuritu behar dira. "Beti ere, ordainketak ahalik eta azkarren egiteko helburua" duela azpimarratu nahi du Udalak.
Honi lotuta, bada beste nobedade bat aurtengo dirulaguntza deialdian. Hau ere, "ordainketa ahalik eta azkarren egiteko helburuarekin". Dirulaguntzak behin behingoz onartzean, banaka postaz jakinarazi beharrean publikatu egingo dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, iragarki oholean eta Udaleko webgunean. Eta herritarrak hamar eguneko epea izango du alegazioak tartekatzeko.
Oinarrien inguruko informazio guztia, bideotatik eskura dezakezue:
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
kultura.usurbil.eus
usurbil.eus
Potxoenean