Otsaileko bigarren osteguna gaur, hilak 12, afari beganoa dastatzeko aukera Usurbilgo Gaztetxean. Oraingoan, iragarri dutenez, mexikar ukitukoa izango omen da. Iluntzeko 20:30etatik aurrera probatzeko aukera, Usurbilgo Gaztetxean. Ohi bezala, borondatearen truke.
Inauteri Festako afaria
Larunbatean, otsailak 14, Inauteri Festa mundiala Usurbilen. Mozorro jaialdiko afaria, iaz bezala, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko da oraingoan ere, gaueko 21:30etatik aurrera. Otordurako sarrerak egunotan egon dira salgai, Bordatxon, Irratin eta NOAUA!n.
Skate Eguna, otsailaren 22an
"Ez dadila haria eten!" lemapean, ekimen gehiago hurrengo asteetarako. Otsailaren 22an, igandearekin, Skate Eguna Usurbilgo Gaztetxean. Bigarren solairuko skate parkean.