#Kilometroak15 nola izango den ez dakigu. Baina bidea behintzat, ekitaldi ederrez osatzen hasia da. Eta ibilian, #Gattunk lema han eta hemen zabaltzen ari den egun hauetan, sorpresa atsegin bat iragarri dute: Tapia eta Leturia Taldearen kontzertua. Aparteko ekitaldi honen lekuko izan nahi baduzu, aldez aurretik eskuratu sarrera. Eta berandu baino lehen.
Sarrerak salgai
Otsailaren 28an kontzertu esklusiboa eskainiko dute Sutegin. Arratsaldeko 19.00etan hasiko da saioa. Jakinmina piztu duenez, sarrerak aldez aurretik erostea komeni. Kontuan izan gainera, Sutegiren aforoa mugatua dela. Beraz, azkar ibili.
Sarrera: 15 euro.
Sarrerak erosteko: Ikastolako idazkaritzan, Gattunk dendan eta Txirristra tabernan.
Sarrera zozketa, NOAUA!ko bazkideen artean
NOAUA!ko bazkideen artean bi sarrera zozketatuko ditugu. Zer egin behar da zozketan partehartzeko? Email bat idatzi erredakzioa@noaua.com helbidera eta otsailaren 27an ostirala argituko dugu zein bazkidek jasoko dituen bi sarrera. Web orrian, noaua.eus helbidean jakinaraziko dugu. Gogoan izan, eskaintza hau soilik bazkideentzat dela.