Auzolanerako deia, larunbatean Zubietan

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 13a, 08:40

Zubieta Lantzen taldetik, auzolanean parte hartzeko deia, datozen bi larunbat hauetarako. “Azken hilabete luzeetan Islada Ezkutatuak taldeak 1936ko gerrako aztarna ugari aurkitu ditu Zubietako mendietan: mauser fusileko bala zorroak, pistolakoak, bonba zatiak... Eta ikertzen jarraitu ahala, aurkikuntza gehiago egin daitezkeela diote. Horregatik sastrakak garbitzen aritu dira. Beraien lanari babesa emateko, auzolaneko deialdia egitea pentsatu da, Txaldatxurreko lubakia txukuntzeko. Horretarako lanabesik aproposenak aitzurrak eta palak izango dira”.
Egunak: otsailak 14 eta 21.
Ordutegia: 08:15.
Tokia: Artzabaleta.
Eraman beharrekoa: autoa, aitzurrak eta palak.

Irudia: Islada Ezkutatuak.