Goizean goiz esnatuak izango dira etxe bat baino gehiagotan. Gaurkoa ez baita ohiko ostirala. Inauteri festa eguna dute Udarregi Ikastolan eta goizetik itxuraldatze lanetan arituko dira ikasle eta irakasleak. Goizeko 11:00etarako, Oiardo Kiroldegian eskainiko duten ikuskizunerako guztiak prest behar baitu. Aurten ere txundituta utziko gaituzte ziur, HH, LH eta DBH-ko ikasleek prestatu dituzten koreografiekin.
Hitzordua, gogoan izan, aurreko urteetan baino zertxobait lehenago, goizeko 11:00etan Oiardo Kiroldegian. Ikasleen emanaldiarekin, inauteri betean murgilduko gara Usurbilen. Festa egun handia, larunbatean, ipuinen bueltan:
Inauteriak 2015
Otsailak 13, ostirala
11:00 Udarregi Ikastolako ikasleen inauterietako ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
Otsailak 14, larunbata: Ipuinen Inauteri Festa
12:00 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
Poteo orduan, Usurbilgo Eragile Feministak antolaturiko tonbola erotiko-ibiltaria.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.