Ikasleen mozorro desfilearekin, heldu dira inauteriak

Noaua Aldizkaria 2015eko otsailaren 13a

Heldu da mozorro festa Usurbilera ere. Desfile moduan gainera. Aspaldiko partez, primerako eguraldia izan dute Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek, inauteriei ongi etorria emateko goizean egin duten kalejiran. 10:00ak pasatxoan, Kaxkotik desfile azkar bat egin dute dantzan, ikasle eta irakasleek. Ostiral honetan, ikuskizun gunean bilakaturiko Kiroldegian amaitu dute ibilbidea.