Naturaltasuna dantzan, Udarregiko HH-koen emanaldian

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 13a, 13:38

Arroxali dantzatzen edo musika instrumentu ezberdinak jotzen aritu dira, euren zaku eta txano koloretsuekin. Urtero koreografia berdinak dantzatzen ikusten ditugu, baina beti desberdin. Txikien naturaltasunak ez du mugarik, eta ohiko emanaldia, emanaldi bakar eta ezberdin batean bihurtzen dute beti. Halakoak dira Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntzakoen inauterietako dantza saioak. Ostiral honetakoak bezalakoak, ikusteko modukoak. Eta txalotuak: