Musika joera ezberdinen isla, Udarregiko LH-koen ikuskizuna

Noaua Aldizkaria 2015ko ots. 13a, 14:55

HH-koen emanaldi ostean, ikuskizuneko erritmoa ez da jaitsi inolaz ere. Ikasle kopuru altuena biltzen duen Lehen Hezkuntzakoak indartsu sartu dira Oiardo Kiroldegira. Txaranga talde bat izan dugu, euskal abeslari ezagunenen paperean sartu dira goiz batez, sanba dantzatu dute, rock eta rap zaletuen artean nor baino nor aritu dira lehia bizian... Aniztasuna eta kolorea zerion, Udarregi Ikastolako LH-koen inauterietako emanaldiari. Irudiotan bildu dugu: